Legal-oharra
Lege-informazioa
Basque Artificial Intelligence Center (BAIC),
Ensanche – Zabalgune plaza 11, Bilbao, Bizkaia • 48009
Harremanetarako datuak:
baic@baic.eus
T. 623 161 876
Jabetza intelektuala
Jabetza intelektualeko eta industrialeko eskubideei buruzko Espainiako legediak babesten ditu web orri honen edukiak (testuak, irudiak, soinuak, animazioak, etab.), diseinu grafikoak eta iturri-kodeak BAICren mesedetan. Debekatuta dago, beraz, eduki horiek erreproduzitzea, banatzea edo publikoki komunikatzea, zatiz nahiz osorik, BAICren baimenik gabe.
Webeko edukia eta estekak
BAIC-k ez du inolako erantzukizunik bere gain hartzen bere web orriko edukiak gaizki erabiltzeagatik. Erantzukizun hori eduki horiek eskuratzen eta erabiltzen dituenarena baizik ez da. Era berean, ez dugu erantzukizunik geure gain hartzen web orri honetako esteka edo bilatzaileen bitartez iritsitako hirugarrengoen web orrietako informazioagatik.
Web orriaren eguneratzea eta aldaketak
BAIC-k eskubidea du bere web orriko informazioa, konfigurazioa edo aurkezpena aurrez abisatu gabe aldatu nahiz ezabatzeko, horregatik inolako erantzukizunik onartu gabe.
Alderdi teknikoei buruzko argibideak
BAICk ez du onartuko inolako erantzukizunik Interneteko konexio denboran ekipo informatikoetan gerta daitezkeen arazo tekniko edo akatsengatik, ez eta BAICren kontroletik at dauden legez kanpoko sartzeen ondorioz hirugarren pertsonek eragin ditzaketen kalteengatik ere. Era berean, ezingo zaigu eskatu inolako erantzukizunik eskaintzen dugun informazioan akats, oker edo omisioren bat egotearren erabiltzaileak jasan ditzakeen kalteengatik, baldin informazio hori kanpoko iturrietatik badator.